XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Intzagarai, apaiz jaunak, euskera-alde egin zituan lanen berri osoki eman nai duanak, nai ta ez, Argia aitatu-bearra dauka: 1921 urtetik 1936 urteraño ain lan bikaña egin zuan Argia asterokoa.

AGUR! Goiz-goiz eldu dan argia, illunabarrerako agurka da.

Bañan, irakurle, orain datorkizun Argia onek ez luke illunabarrik ikusi nai; illunabarra amaitza bezelaxe litzaioke-ta.

Beti argi; luzaroan euskaldunen alde argi ta argi!.

Giza-lanak odoyik eta lanbrorik gabe izatea, gauza zalla da, noski; gizonak berekin daramazki-ta betiko txurriyoko zirpillak.

Utsale izango gera gu ere, ta orrela ibilli bearrak, alik eta Jainkoak, bere baitan, osatu gaitzan arteraño.

Bañan, utsale geranok, osabide, marratx gatozenontzat ongille, Jainkoa zaigu; ta Argia-ren idazle tentel-xamarrak, Beroni argi-eskeka gatoz, oraingo ta geroko lanentzako.

Lenbiziko agur eztitsuena Jainkoarentzat, beraz.

Gure mendiyen tontor eta gallurrak, itxasoaren burrundak, ortziko argi, odoi, aize, bidaxoi eudi-zapar eta onazkarrak Jainkoaren nagusitasuna dakarkigute; ta euskaldunen biyotzak nagusigo orretarontz menderatzea: orixe guretzat eginkizunik bikañena noski ta noski!.

Apezpikuaren bedeinkapenaz ornitu-ta gatoz.

Beronen baimena, belaunikaturik, artu degu.

Zer aldi atsegiña orretxen eskuz Jainkoaren baietza bait-zetorkigun!.

Pozak eguteratu gaitu, ta egutera irtara luzaro begoz gure etxe mirrixkaren ateak eta leyoak.

Apezpiku jaunari agur maitetzua!.

Agur sutsu bat Euskalerriko izparringi ta aldizkingi guztiai, Argiaren orriak gogoz eskeiñiaz.

Agur euskaldun guziai; ta lagundu digutenok eta lezakekigutenentzat: oyentzat agur eta biyotzaren giñargiñarra!.

Ez bitez lekoreratu; begoz gurekin illunabarrak goibeldu ez ditzan.

Gure etxean izango dute zer jan, zer edan, zer ikasi, zertaz bizi, non etzan, zer maite....

Gure etxe ta atariyetara gatoz: Euskalerrira.

Ta Euskalerriak ¿ez al du euskerazko papertxo bat merezi? euskaldun geyenak ziaroko gauzetan gaude gain onetan.

Utsune ori betetzera dator gure lana, ta entzun: (...).